3 de marzo de 2013

Iritzi testua

EURO BAT ERREZETA BAKOITZAGATIK


Hasteko, herritar guztiek diotenez, ene iritzi apalean, uste dut ez dugula euro bat ordaintzea errezeta bakoitzagatik, seguritate soziala ordaintzen dugulako ere. Eta nire galdera da medikamentu asko hartu behar dutenei: Zergatik guk ordaintzea nahi du gobernuak?

Kokoteraino gaude zerga gehiegi ordaintzen dugulako, eta orain txorakeri hau ordaindu behar dugu. Gainera pertsona batzuk ostatu txikia dute eta ezin dute ordaindu beste hainbat gauza.

Egia da, kobratzen duzun arabera, diru gehiago edo gutxiago ordaindu behar duzula. Adibidez pertsona helduek diru gutxiago ordaindu behar dute medikamentuak hartzerakoan. Baina hala ere, txorakeri hutsa dela deritzot, ez daukagulako beharrik hori ordaintzeko, halaber, jendea suizidatzen ari da etxea ezin dutelako ordaindu eta orain honetarako ordaindu behar dute ere.

Gobernuak dirua behar duela ulertzen dut, krisian gaudelako eta diruarekin beste gauza batzuetarako utzi dezaketela. Alabaina, ez dute hartu behar dirua osasunarekin zerikusia daukaten gauzekin, osasuna beharrezkoa delako bizirik mantendu ahal izateko.

Garai batean jende asko hiltzen zen medikamentuak ez zeudelako, baina orain badaude, orduan ezin dute zerga hau jarri honetarako. Gainera orain, jende askok ezin duenez ordaindu, ez dituzte medikamentuak hartzen eta bere osasuna arriskuan jartzen dute.

Eta bukatzeko, horren guztiaren aurrean, jendea hiltzea osasuna txarra edukitzeagatik edo diru gutxi edukitzeagatik nahi dute? Zentzugabeko legea jarri dute, kendu dezaten lege hau bere onerako, bestela arazo asko edukiko dituztelako.

1 comentario: